1. artikulua
Egungo Gerona probintziari Girona deituko zaio ofizialki, haren tradizio historiko, kultural eta literarioaren arabera, eta haren hiriburuak legez aitortuta duen Girona izen ofizialarekin bat etorriz.
2. artikulua
Egungo Lérida probintziari Lleida deituko zaio ofizialki, haren tradizio historiko, kultural eta literarioaren arabera, eta haren hiriburuak legez aitortuta duen Lleida izen ofizialarekin bat etorriz.
Xedapen gehigarriak
Lehenengoa
Testuliburuetan, material didaktikoan eta ofizialak ez diren beste erabilera batzuetan, erabiltzen den hizkuntza gaztelania denean, dagokion toponimoa hizkuntza horretan izendatu ahal izango da.