Lege hau bost titulutan dago hezurmamituta.
Atariko titulua [...] abelbideen tipologiarekin ixten da, eta, oro har, hiru aldeko banaketa tradizionalari eusten zaio, abelbide, kordel eta bidezidorretan, onartutako gehieneko zabalerekin; horien izendapenak bateragarritzat jotzen dira gaztelaniaz abere-zidor, etxola, abeltzaintza-bide, karrerada, artzain-bide, adar, trabesak eta abarren izendapenaren pean daudenekin, bai eta autonomia-erkidegoetako gainerako hizkuntza ofizialetan jasotzen dituzten izendapenekin ere.
4. artikulua.— Abelbideen motak
2. Izendapen horiek bateragarriak dira ohiturazko beste batzuekin, hala nola abere-zidor, etxolak, abeltzaintza-bideak, karreradak, artzain-bideak, adarrak, trabesak eta Espainiako gainerako hizkuntza ofizialetan jasotzen dituzten beste batzuk.