2 ter artikulua.— Immigranteak integratzea
2. […]
[Administrazio publikoak,] Bereziki, ahaleginduko dira, prestakuntza-ekintzen bidez, honako hauek ezagutarazten eta errespetarazten: Espainiako konstituzio- eta estatutu-balioak, Europar Batasunaren balioak, bai eta giza eskubideak, askatasun publikoak, demokrazia, tolerantzia eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Eta neurri bereziak garatuko dituzte hezkuntza-sistemara errazago sartzeko, betiere nahitaezko adinean eskolatzea, hizkuntza ofizialen ikaskuntza eta enplegua lortzea bermatuz, horiek baitira integraziorako funtsezko faktoreak.
18. artikulua.— Familia-berrelkartzeko betekizunak
2. […]
Administrazio publikoek sustatuko dute berrelkartuek parte hartzea integrazio soziokulturaleko programetan eta hizkuntza-programetan.
22. artikulua.— Doako laguntza juridikorako eskubidea
2. Espainian dauden atzerritarrek laguntza juridikorako eskubidea izango dute administrazio-prozedura hauetan: haien sarrera ukatu ahal dutenak, haiek itzularazi ahal dituztenak edo Espainiako lurraldetik kanporatzea ekarri ahal dutenak; bai eta nazioarteko babesaren arloko prozedura guztietan ere; hori ez ezik, interprete baten laguntzarako eskubidea izango dute, erabiltzen den hizkuntza ofiziala ulertzen ez badute edo hitz egiten ez badute. Laguntza horiek doakoak izango dira, baldin eta behar besteko eskuarte ekonomikorik ez badute doako laguntza juridikorako eskubideari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.
26. artikulua.— Espainian sartzeko debekua
2. Espainian sartzeko betekizunak betetzen ez dituzten atzerritarrei sarrera ukatuko zaie ebazpen ziodunaren bidez. Atzerritar horiei informazioa emango zaie, ukatzearen aurka jar ditzaketen errekurtsoen inguruan, errekurtsoak jartzeko duten epearen inguruan eta errekurtsoa jartzeko kontuan hartu behar duten agintariaren inguruan. Halaber, informazioa emango zaie, lege-laguntzarako eta interpretearen laguntzarako duten eskubidearen inguruan; gainera, abokatua ofiziokoa izan daiteke. Atzerritarrek laguntza hori izango dute muga-postuan kontrola egiten den unetik.
33. artikulua.— Onarpen-araubidea, ikasketetarako, ikasle-trukerako, lanekoak ez diren praktiketarako edo boluntariotza-zerbitzuetarako
5. Familia batean lan egiten denean, familia horretan egonaldia eta mantenua konpentsatzeko, hizkuntza- edo lanbide-ezagutzak hobetu bitartean, lan hori arautuko da «au pair» lanpostuari buruzko nazioarteko akordioetan xedatutakoarekin bat etorriz.
[…]
62 bis artikulua.— Barneratutako atzerritarren eskubideak
1. Atzerritarren barneratze-zentroak presondegiaz bestelako establezimendu publikoak dira; zentrootan sartu eta beraietan egoteak prebentziozko eta kautelazko helburua prebentziozkoa eta kautelazkoa bakarrik du; betiere, ordenamendu juridikoan aitortutako eskubide eta askatasunak zainduko dira eta muga bakarrak askatasun anbulatorioan ezarritakoak baino ez dira, barneratze-zentroan sartzeko hartutako neurri judizialaren eduki eta helburuaren arabera. Bereziki, barneratuta dagoen atzerritarrak ondoko eskubideak ditu:
h) Interpretearen laguntza izateko eskubidea, baldin eta gaztelania ulertzen edo hitz egiten ez badu. Laguntza hori doakoa izango da, atzerritarrak eskuarte ekonomikorik ez badu.
62 quater artikulua.— Informazioa eta erreklamazioak
1. Atzerritarrek barneratze-zentroan sartzen direnean idatzizko informazioa jasoko dute. Informazio horretara bilduko dira euren eskubide eta betebeharrak, antolaketa orokorreko gaiak, zentroaren funtzionamenduari buruzko arauak, diziplina-arauak, eta eskariak zein kexak aurkezteko bideak. Informazioa emango zaie eurek ulertzen duten hizkuntza batean.
[…]
63. artikulua.— Lehentasunezko prozedura
3. Atzerritarrari eskubidea bermatuko zaio lege-laguntza izateko; laguntza hori, hala denean, ofizioz emango zaio. Halaber, atzerritarrari eskubidea bermatuko zaio, interpretearen laguntza izateko, baldin eta gaztelania ulertzen edo hitz egiten ez badu; atzerritarrak eskuarte ekonomikorik ez badu, laguntza doakoa izango da.