5. artikulua.— Debeku osoak
1. Ezin erregistratuko dira marka gisa zeinu hauek:
d) hizkuntza arruntean edo merkataritzako ohitura leial eta jarraituetan ohiko bihurtu diren ikurrak edo adierazpenak besterik ez dituzten markak.
11. artikulua.— Eskabidea aurkeztea
9. Hala eskabideak nola Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztu beharreko gainerako dokumentuek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute. Beste hizkuntza ofizial bat ere baden autonomia-erkidegoetan, hizkuntza hartan idatzi ahal izango dira dokumentuok, gaztelaniaz gainera.
14. artikulua.— Europar Batasuneko lehentasun-eskubidea
3. Aurretiazko eskabide baten lehentasuna aldarrikatu nahi duen eskatzaileak lehentasun-deklarazio bat eta aurretiazko eskabidea egindako bulegoak ziurtaturiko kopia bat aurkeztu beharko ditu erregelamenduz ezarritako modu eta epeetan, bai eta haren gaztelaniazko itzulpena ere, eskabidea beste hizkuntza batean idatzita dagoenean. Lehentasun-erreibindikazioak berekin dakar dagokion tasa ordaintzea.
83. artikulua.— Nazioarteko erregistro bat eraldatzea
2. Eraldaketaren eskatzaileak erregistro-eskabide nazional bat aurkeztu beharko du lege honen 12. artikuluan xedaturikoaren arabera. Eskabide horretan, gainera, datu hauek adieraziko dira:
a) Eraldaketa-eskabide bat dela.
b) Haren oinarri den nazioarteko erregistroaren zenbakia eta data.
c) Ea erregistro hori Espainian emanda ala eman zain dagoen.
d) Espainian helbide bat izendatzea jakinarazpenetarako, 29.4 artikuluaren arabera.
Erregistro-eskabidearekin batera, Nazioarteko Bulegoaren ziurtapen bat aurkeztu beharko da, eta hartan adierazi nazioarteko erregistroaren babesak zein marka eta zein produktu edo zerbitzuren gainean izan zituen efektuak Espainian, ezereztua izan aurretik. Ziurtapen horrekin batera, haren gaztelaniazko itzulpena aurkeztu beharko da.
86. artikulua.— Batasuneko marka aldatzea
2. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eraldatze-eskaera jasotzen duenetik erregelamenduz ezarritako epean, eskatzaileak honako betekizun hauek bete beharko ditu:
b) Eraldatze-eskaeraren eta harekin batera doazen dokumentuen gaztelaniazko itzulpena aurkeztea, haiek hizkuntza horretan idatzita ez daudenean.