[…]
4. atalak tributu-betebeharpekoen eskubide eta bermeen zerrenda ematen du; izan ere, Zergadunen Eskubide eta Bermeei buruzko otsailaren 26ko 1/1998 Legearen 3. artikuluan dago zerrenda hori. Zerrenda horrek beste eskubide batzuk sartzen ditu, hala nola autonomia-erkidegoko lurraldean hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea, kexak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea, interesdunaren adierazpenak eginbidean agertzeko eskubidea zein tributu-betebeharpekoek egoki deritzeten dokumentuak aurkezteko eskubidea.
[…]
34. artikulua.— Tributu-betebeharpekoen eskubide eta bermeak
1. Tributu-betebeharpekoen eskubideak, besteak beste, ondokoak dira:
d) Autonomia-erkidegoko lurraldean hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea, ordenamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera.
86. artikulua.— Argitalpenak
[…]
3. Estatuaren Tributu Administrazioak eta autonomia-erkidegoetakoek hitzartu ahal izango dute 1. apartatuan aipatzen diren argitalpenak autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan argitaratzea.
[321]177 quinquies artikulua.— Baterako ikuskapenak
3. Espainiako Tributu Administrazioak eta baterako ikuskapenean parte hartzen du(t)en beste estatu(eta)ko Tributu Administrazioak aldez aurretik adostu eta koordinatuko du(te) ikuskapena, baita hizkuntza-araubideari dagokionez ere.
177 sexies artikulua.— Laguntza jakinarazpenean
2. […]
Jakinarazi behar diren dokumentuak jasotzaileari bidaliko zaizkio Tributu Administrazioak jasotako hizkuntzan, salbu eta elkarlaguntzari buruzko araudian beste zerbait ezartzen denean.
[…]
177 nonies artikulua.— Betearazpen-tresna
3. Betearazpen-tresnarekin batera hari buruzko beste dokumentu batzuk daudenean, baldin eta dokumentuok Estatuak edo nazioarteko edo nazioz gaindiko erakunde batek luzatuak badira, orduan dokumentuok jasotzaileari bidaliko zaizkio Tributu Administrazioak jasotako hizkuntza berean, salbu eta elkarlaguntzari buruzko araudian beste zerbait ezartzen denean.
[322]Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.— Elkarren laguntzaren eremuan, informazioa emateko betebeharra duten plataformako operadoreen informazio-aitorpenari dagokionez informazioa emateko eta arretaz jokatzeko betebeharrak.
1. […]
Xedapen gehigarri honetan eta berau garatzeko araudian erabilitako terminoak erregelamenduz ezarritako esanahia izango dute, besterik ezarri ezean.