18. artikulua.— Informazioa jasotzeko eskubidea[326]
2. Behar diren bitartekoen bidez bermatuko da genero-indarkeriako biktimak diren eta desgaitasuna duten emakumeek irispide osoa izango dutela beren eskubideei eta dauden eskuarteei buruzko informaziorako. Informazio hori formatu irisgarri eta ulergarrian eman beharko zaie desgaitasuna duten pertsonei, hala nola zeinu-hizkuntzan edo komunikatzeko beste modalitate edo aukera batzuetan, sistema alternatibo eta handigarriak barne.
3. Era berean, beharrezkoak diren bitartekoak bideratuko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek eskubide hori benetan egikaritu ahal izango dutela bermatze aldera, emakumeok beren inguruabar pertsonal eta sozialengatik informazioa osorik iristeko zailtasun handiagoak izan ditzaketenean. Informazioak irisgarria izan beharko du emakumeentzat, baldin eta emakumeok gaztelania edo haien egoitzako lurraldeko hizkuntza ofiziala ez dakitenean.