7. artikulua.— Erregistroak ziurtagiria luzatzea eta aseguru-erakundeek kontsulta-egileari eman beharreko informazioa
1. Erregistroak, erregelamenduz zehaztutako epean, ziurtagiri bat luzatuko du, non jasoko baita zein kontratutan agertzen zen hildakoa aseguratu gisa eta zein den aseguru-erakundea. Hildakoa ez bada aseguratu gisa agertzen lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren kontratuetako batean ere, hori agerraraziko da luzatzen den ziurtagirian.
Erregistro-ziurtagiria eskatzaileak bere datu-eskaeran erabilitako hizkuntzan luzatu beharko da, dela gaztelaniaz, dela autonomia-erkidego batean ofiziala den edozein hizkuntzatan.