[…]
Kanpaina horien helburu gisa onura publikoa izateak berekin dakar Gobernuaren lana goraipatzea helburu duten kanpainak desagerraraztea. Horrela, bermatzen da kanpainak hartzaile legitimoentzat izango direla, eta ez horiek sustatzen dituenarentzat. Gainera, legeak lehentasuna ematen dio helburu horri, hartzaile izan daitezkeenen kopurua handituz; horretarako, aurreikuspenak txertatzen ditu, zertarako eta desgaitasuna duten pertsonak eta pertsona nagusiak ikus-entzunezko euskarrian egiten eta zabaltzen diren publizitate instituzionalaren edukietara eta kanpainen hizkuntza-pluraltasunera iritsi ahal izateko.
[…]
3. artikulua.— Publizitatea eta komunikazioa egiteko kanpaina instituzionalen betekizunak
1. Publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionalak sustatu edo kontratatu ahal izango dira honako helburu hauetako bat dutenean bakarrik:
i) Espainiako hizkuntzak eta ondare historiko eta naturalaren zabalkundea egitea.
[332]5. artikulua.— Publizitatea eta komunikazioa egiteko kanpaina instituzionaletarako irisgarritasuna
2. Zehazki, Estatuko Administrazio Orokorraren publizitate- eta komunikazio-kanpaina instituzionalek azpitituluak, zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioa eta audiodeskripzioa izango dituzte, eta irisgarritasun kognitiboa bermatzen duten formatuak sustatuko dituzte.
9. artikulua.— Hizkuntzak
Kanpaina instituzionaletan gaztelania erabiliko da, eta, gainera, zabalkundearen lurralde-eremua kontuan hartuta, autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialak erabiliko dira, betiere kasuan kasuko autonomia-erkidegoak hizkuntza ofizialen erabilerari buruz duen legeria errespetatuz.
Beharrezkoa bada, jarduera horien helburua edo zabalkunde-eremua dela-eta, atzerriko hizkuntzak erabili ahal izango dira.