Laugarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialaren erabilera
1. Militar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea; gaztelania Estatuko hizkuntza ofiziala da, eta zerbitzu-egintzetan eta -harremanetan erabiliko da.
2. Herritarrei zerbitzua emateko administrazio-informazioko eta erregistroko jarduerak egiten diren dependentzietan, Espainiako hizkuntza ofizialak erabiliko dira herritarrei arreta emateko, Estatuko Administrazio Orokorrean aplikatzekoa den legeriaren arabera.
Seigarren xedapen gehigarria.— Osasun Kidego Militarrerako irispidea medikuntzako espezialitatean
2. Era berean, 56. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, Osasun Kidego Militarrean militar osagarri gisa sartu ahal izango dira, medikuntzako espezialitatean, Espainiako nazionalitatea izan gabe, erregelamendu bidez zehazten diren herrialdeetako nazionalak, Espainiarekin lotura historiko, kultural eta linguistiko bereziak dituztenen artean, urtean urteko horniduran zehazten diren plazetan.