15. artikulua.— Erantzukizun mugatuko sozietateak eratzea formatu estandarizatuko eskritura publiko bidez eta eredu-estatutuen bidez[385]
2. Kasu horretan, hau erabiliko da:
c) Eredu-estatutuen eredu sinplifikatuak formatu estandarizatuan; eredu horien edukiak autonomia-erkidego guztietako hizkuntza ofizial guztietan egon behar du eskuragarri, eta eduki hori erregelamendu bidez garatuko da.
d) Era berean, formatu estandarizatuko ahalordetze-eredu sinplifikatuak erabili ahal izango dira; eredu horien edukia, ahalmen estandarizatu eta kodifikatuak izango dituena, erregelamendu bidez garatuko da, autonomia-erkidego guztietako hizkuntza ofizial guztietan.
3. Ekintzaileei arreta emateko guneetan eta aldi berean:
a) Dokumentu Elektroniko Bakarra beteko da eta izapidetze telematikoa hasiko da; esku hartzen duen organismo bakoitzari dagokion DEBaren zatia bidaliko zaio bide elektronikoz, bere eskumeneko izapidea egin dezan.
Atzerriko hizkuntzan idatzitako dokumentuekin batera, zinpeko itzultzaile batek gaztelaniara edo egoitza soziala dagoen probintziako beste hizkuntza ofizial batera egindako itzulpena aurkeztuko da. Xedapen honek ez dio kalterik egingo gaztelania ez beste hizkuntza espainiar batzuk ere ofizialak diren autonomia-erkidegoetan aplikatu beharreko hizkuntza-araubideari. Atzerriko dokumentu publikoek dagokien apostilla edo legeztatze diplomatikoa izan beharko dute, salbu eta Espainian indarrean dauden legeak edo nazioarteko hitzarmenek salbuetsitako kasuetan. Edozelan ere, dokumentu horiek egilesten dituen kontsulak notario-eginkizunetan esku hartzea, bai eta atzerrian egiletsitako notario-dokumentuak Espainiako agintariek legeztatzea ere, Espainiako tributu-ordenamenduan ezarritako tributu-betebeharren mende geratuko dira.