17. artikulua.— Informazioa eskuratzeko eskabidea
[…]
4. Informazioa eskatzen dutenek administrazio publikoetara jo ahal izango dute kasuko administrazioa dagoen lurraldean koofizialak diren estatuko hizkuntzetatik edozeinetan.
29. artikulua.— Diziplinazko arau-haustea
1. Arau-hauste oso astunak dira:
b) Ondoko arrazoiak direla-eta diskriminazioa dakarten jarduketa guztiak: arrazaren edo etniaren jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo auzotasuna, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, bai eta ondoko arrazoiak direla-eta jazarpena dakartenak ere: arrazaren edo etniaren jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, eta jazarpen morala, sexuala eta sexuaren arrazoizkoa.