Finantza-erregulazioaren helburu orokorra aurrezkia inbertsio produktibora modu eraginkorrean bideratzea da; hala, merkatuen egonkortasuna eta inbertitzailearen babesa bermatuko dira, eta enplegua sortzeko aukera emango duen hazkunde orekatua sustatuko da. Espainiako ekonomiaren ezaugarri tradizionaletako bat da banku-kredituko enpresen mendean modu nabarmenean egotea, eta kreditu horrek gaur egungo egoeran murrizketa handiak izan ditu. Horregatik funtsezkoa da finantzaketa zuzeneko beste iturri batzuei mesede egitea; horien artean inbertsio kolektiboa gero eta garrantzi handiagoa izaten ari den alternatiba da. Eremu horren barruan, Europar Batasunean harmonizatutako erregulazioa duten eta batik bat txikizkako inbertitzaileei zuzentzen zaizkien inbertsio kolektiboko erakundeak batetik eta inbertsio alternatibokotzat jotzen direnak bestetik bereizi ahal dira. Azken horien barruan hainbat erakunde daude, adibidez inbertsio askeko funtsak (hedge funds, ingelesez eman ohi zaien izenean), higiezinen arloko funtsak eta arrisku-kapitalekoak. Azken horien erregulazioa da lege honen helburu nagusia.
[…]
Lehenengoz, onetsi egin da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentaraua, inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileei buruzkoa, zeinaren bidez aldatu baitziren 2003/41/EE eta 2009/65/EE zuzentarauak eta Europar Batasunaren 1060/2009 eta 1095/2010 erregelamenduak. Arau horrek lehenengo aldiz txertatzen du inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileen arauketa Europar Batasunaren barruan; kudeatzaileen artean daude, besteak beste, inbertsio askeko inbertsio kolektiboko erakundeak (IAIKI), edo hedge funds ingelesezko ohiko izendapenean, inbertsio askeko inbertsio kolektiboko instituzioen inbertsio kolektiboko instituzioak (IAIKIIKI), higiezinen arloko inbertsioko funts eta sozietateak eta arrisku-kapitaleko erakundeak.
[…]
76. artikulua.— Europar Batasuneko beste estatu kide batean eratu diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean estatu kide batean kudeatzaile baimenduek kudeatzen dituzten arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeak Espainian merkaturatzea
4. 1. apartatuan aipatu den jakinarazpen-idazkia eta 3. apartatuan aipatu den ziurtagiria nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira, eta bitarteko elektronikoak erabiliz bidaltzea onartu ahal izango da.
77. artikulua.— Europar Batasuneko kide ez den estatu batean eratu diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean estatu kide batean kudeatzaile baimenduek kudeatzen dituzten arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak inbertitzaile profesionalentzat Espainian merkaturatzea
2. Inbertsio-erakundearen sozietate kudeatzaileak, halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean informazio hau erregistratu beharko du:
[…]
Apartatu honetan eta aurrekoan aipatu diren dokumentu guztiak nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.
78. artikulua.— Helbidea Europar Batasunean ez duten kudeatzaileek kudeatutako arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak inbertitzaile profesionalentzat Espainian merkaturatzea
3. Aurreko apartatuetan aipatu diren dokumentu guztiak nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.
79. artikulua.— 5.1.e) artikuluan aipatzen diren arrisku-kapitaleko erakundeak inbertitzaile ez-profesionalentzat Espainian merkaturatzea
3. Artikulu honetan azaldu diren dokumentu guztiak haien gaztelaniazko itzulpenarekin batera edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean aurkeztu beharko dira.
[391]5. Ahalmenak emanda dituen bitartekariak, harpidetze edo eskurapena egin baino lehen, Espainian bizi diren atzerriko erakundeko akziodun edo partaideei informazio-liburuxka entregatu beharko die; informazio-liburuxka horretan kudeaketako erregelamendua edo sozietate-estatutuak bilduko dira, bai eta urteko txostena ere. Hori guztia 67. eta 68. artikuluetan aipatzen da. Era berean, harpidetza edo eskurapena egin aurretik, inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuen dokumentua entregatu beharko da, zeina egokituko baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitakora; izan ere, erregelamendu hori txikizkako inbertsio-produktu lotuei eta aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuei buruzko funtsezko datuen dokumentuei buruzkoa da. Gerora, urteko txostena partaide edo akziodunei bidali beharko zaie ekitaldi bakoitzeko lehenengo 6 hilabeteetan, 69. artikuluan ezarrita dagoena gorabehera. Dokumentu horiek gaztelaniara itzulita edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean emango dira.
80. artikulua.— Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauak baimendutako sozietate kudeatzaileek kudeatzen dituzten arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak Europar Batasuneko eremuan merkaturatzea
3. […]
1. apartatuan aipatu den jakinarazpen-idazkia eta 2. apartatuan aipatu den ziurtagiria nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.