3. Espainiar nazionalitatea egoitzaren bidez lortzeko Kode Zibilean eskatutako betekizunak betetzen direla egiaztatu behar da legean eta erregelamendu bidez aurreikusitako dokumentuen eta gainerako frogen bidez.
Espainiako gizartean behar beste integratuta dagoela egiaztatzeko, proba bi gainditu behar dira.
Lehenengo probak espainieraren oinarrizko ezagutza egiaztatuko du: A2 maila edo handiagoa, Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratukoa; horretarako, azterketa bat gainditu behar da espainieraren diploma lortzeko atzerriko hizkuntza gisa (DELE, A2 mailakoa edo handiagoa). Eskatzaileak proba honetatik salbuetsita egongo dira, baldin eta espainiera hizkuntza ofiziala den herrialdeetako edo lurraldeetako nazionalak badira.