Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Enpresa eta sukurtsal jakin batzuek sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko zergei buruzko informazioa emateko betebeharra[403]
Lehenengoa. Informazioa ematera behartuta dauden enpresak eta sukurtsalak.
6. 4. eta 5. apartatuetan filialei eta sukurtsalei buruz xedatutakoa ez da aplikatuko, baldin eta sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko izaera duten zergei buruzko txostena jada egin badu azken sozietate nagusi batek edo estatu kide bateko zuzenbidearen mende ez dagoen talde bateko kide ez den sozietate batek; betiere, txosten horren edukia bateragarria bada xedapen honetan aurreikusitakoarekin, eta, beraz, bateragarria bada bigarren apartatuan araututako txostenaren edukiarekin, eta, gainera, irizpide hauek betetzen baditu:
a) Jendearentzat irisgarri jartzea, doan eta irakurketa automatikoko formatu elektroniko batean:
ii) Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean, gutxienez.
Hirugarrena. Argitalpena eta irisgarritasuna.
2. Sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko zergei buruzko txostena eta aurreko apartatuaren arabera enpresek argitaratutako aitorpena jendaurrean jarri beharko dira, dohainik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean gutxienez, txostena egiten den ekitaldiko balantzea ixten denetik sei hilabeteko epean, honako webgune honetan:
a) Enpresarenean, lehenengo apartatuko 1. zenbakia aplikatu behar denean.
b) Enpresa filialarenean, lehenengo apartatuko 4. zenbakia aplikatu behar denean.
c) Sukurtsalarenean edo sukurtsala eratu duen enpresarenean, baldin eta lehenengo apartatuko 5. zenbakia aplikatu behar bada.