33. artikulua.— Enplegu-agentziak
4. Nolanahi ere, kapitulu honetan aurreikusitako betebeharrak eta erregelamendu bidez zehazten diren betebehar espezifikoak alde batera utzi gabe, enplegu-agentziek honako hauek bete beharko dituzte:
[417]f) Bakoitzak bere eremuan, enplegua iristeko berdintasun-printzipioa bermatzea, eta ezin izango da inolako diskriminaziorik egin, ez zuzenean, ez zeharka, diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: jatorria —arraza edo etnia barne—, sexua, adina, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu-afiliazioa, egoera soziala, hizkuntza estatuaren barruan, eta desgaitasuna; betiere, langileak kasuan kasuko lana edo enplegua betetzeko gaitasun-egoeran badaude.