29. artikulua.— Egiaztatze-prozeduraren hasiera
2. Ebazpen alternatiborako erakundeek dagokien agintaritza eskudunari bidali beharko diote egiaztapen-eskaera, eta honako datu hauek jaso beharko ditu nahitaez:
i) Erreklamazioak aurkezteko eta ebazpen alternatiborako prozedura garatzeko erabil daitezkeen Espainiako hizkuntza ofizialak eta hizkuntzak. Edozelan ere, gaztelania eta, halakorik badago, erakundea kokatuta dagoen autonomia-erkidegoko hizkuntza koofiziala erabiltzea bermatuko da.
35. artikulua. Informazio- eta gardentasun-betebeharrak
1. Erakunde egiaztatuek honako hauei buruzko informazio argia eta ulergarria eman beharko dute beren web-orrian eta beste edozein euskarri iraunkorretan:
i) Erreklamazioak aurkezteko eta ebazpen alternatiborako prozedura garatzeko erabil daitezkeen Espainiako hizkuntza ofizialak eta hizkuntzak.