INEFen eredua
14. (Beharrezkoa bada) Informazio gehigarria.
(Beharrezkoa bada) [Adierazi zein den kreditu-kontratuari aplikatzen zaion legeria]. (Mailegu-emaileak INEFen hizkuntza ez beste bat erabili nahi badu) informazioa eta kontratuaren dokumentazioa [hizkuntza]z emango dira. Ados bazaude, kreditu-kontratuak dirauen bitartean, komunikazioak [hizkuntza edo hizkuntzak]z egingo dizkizugu.
[…]
INEF betetzeko jarraibideak
14. atala: Informazio gehigarria».
2. Mailegu-emaileak mailegu-hartzailearekin harremanetan jarri nahi duenean kontratuak dirauen bitartean, eta harremanak INEFen hizkuntzan ez beste batean izan nahi dituenean, orduan inguruabar hori adierazi beharko da zein hizkuntza erabiliko den azalduz. Hori egin ahal izango da, ezertan galarazi gabe 2002/65/EE zuzentarauaren 3. artikuluko 1. apartatuaren 3. puntuko g) letran xedatutakoa.