8. Bukatzeko, instituzioaren izenak oinarri du euskal zuzenbide publikoaren sisteman berria den instituzio bati izen berri jartzeko beharrizanen, Horri dagokionez, komenigarri ematen du izena euskaraz jartzeak.
Bestalde, instituzioa berria da. Egia esan, aurrekoak izan ditu, bai Gaztelaren eraginpeko euskal lurraldeetan, bai Pirinio-aldeko erresumetako lege-tradizioetan errotutakoetan ere. Baina, hala ere, ez dago horiek parekatzerik. Aurreko horiek, Arabako Sindiko Prokuradore Nagusia adibidez, monarkia absolutuaren instituzio publikoei eta gizarte estamentalari lotzen zaizkie, eta instituzio horiek estamentu baten pribilegioak defendatuko dituzte beste estamentu batzuen aurka, edo jaun feudalaren edo erregearen aurka. ARARTEKOa erabat bestelakoa da, estamentalismotik berdintasun-printzipiora eta pribilegiotik guztien eskubide edo askatasunera igarotzen den neurri berean.
[…]