[…]
Asmo horren oinarriak hauek dira: ikastola gehienek zentro publiko bihurtzeko behin eta berriz azaldu duten nahia; Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza propioa zaindu eta zabaltzeko haiek egindako lan garrantzitsua, zeina ikastolak ikastetxe berezi gisa definitzen dituzten araugintzako aurrekari askotan aitortua baita; eta Jaurlaritzaren programa-helburuak.
[…]
2. artikulua
1. Horretarako, baimena ematen zaio Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioari, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bidez, ikastolen titularrekin hitzarmen bereziak sinatzeko; hitzarmen horietan honako alderdi hauek nahitaez agertu beharko dute:
i) Ikastolako unitateak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitzea, horiek programazio eta plangintza orokorrean kontuan hartuak izateko. Ildo horretatik, ikastolak 1987ko abenduaren 18a arte zituen lerroen eta hizkuntza-ereduen kopurua errespetatu eta indartuko dira.