2. artikulua
1. Honako xede hauek izango ditu Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeak:
a) Gorputz hezkuntzako ikasketa-titulartasuna eskuratzeko ezagutzak eta prestakuntza ematea, hala behar izanez gero, hirugarren zikloa, indarrean dagoen legeriaren arabera. Irakaskuntza Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan emango da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Oinarrizko Legearen arabera.