[…]
Pancroffeko liburutegian, Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean, 1791. urtetik 1803a arteko euskarazko eskuizkribuak daude. Hego Amerikako herrialdeetan, berriz, Euskal Herriko emigranteek gehien aukeratu dituzten lekuetan, euskaldunen eragina hasieratik jaso zuten eta hango herrien historian behin eta berriz ageri dira euskaldunak, eta ez pertsonak bakarrik; euskaldunen espiritua ere ageri da, ohituretan eta askatasun eta demokrazia ideiak gauzatuta, gure historiatik eta tradiziotik hartuta.
[…]
5. artikulua.— Euskal etxe aitortzea
2. Euskal etxeek, aitorpena izateko, jarraian datozen baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute:
b) Euskal etxearen estatutuetako lehentasunezko xedeen artean eta bazkideek adierazitako borondatean, Euskal Herriarekin kultura, gizarte eta ekonomia mailako harremanak mantentzea sartzea. Harreman horiek jende, historia, hizkuntza eta kulturaren arlokoak izango dira.
8. artikulua.— Euskal etxeen aldeko prestazioak
1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, lege honetan ezarritakoaren arabera aitortutako euskal etxeei eta hauen federazio eta konfederazioei honako aukerak eskainiko dizkiete, erregelamenduz ezarritakoaren arabera:
g) Euskal historia, kultura, hizkuntza eta gizarteari buruzko liburu eta ikus-entzunezkoak izateko eskubidea, euskal elkarteetako kideei erakutsi eta horien artean banatu ahal izateko.
j) Euskara ikasteko ikastaroak antolatzea.
9. artikulua.— Euskal kolektibitateetako kideen eskubideak
Euskal kolektibitateetako kideek jarraian aipatuko diren eskubideak izango dituzte:
b) Euskara jakin eta ikasteko eskubidea. Ondorio horietarako, euskal etxeei euskara ikastaroak antolatzeko baliabideak emango zaizkie, betiere aurrekontuko baliabideen arabera.
Erregelamenduz sistemak eta prozedurak ezarriko dira, beraien arabera euskal kolektibitateetako kideek euskararen gaitasun-agiriak lortu ahal izan ditzaten; agiriok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo eskudunak emango ditu.
[…]
15. artikulua.— Nazioarteko tratatuak eta Estatuaren jarduera bultzatzea
1. Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Gobernuari eskatu ahal izango dio Autonomia Estatutuaren 6. artikuluko 5. apartatuak aipatzen dituen tratatuak edo hitzarmenak egitea, eta, hala badagokio, horiek baimentzeko Gorte Nagusiei aurkeztea, betiere euskal kultura eta bereziki euskara Estatutik kanpo zaindu eta indartze aldera.