28. artikulua.— Pertsonalaren estatutu juridikoen arau erkideak
Bosgarrena.— Hizkuntza-normalizazioa
Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, Osakidetza — Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoak plan berezia ezarriko du, hizkuntza-politikari buruz Autonomia Erkidegoko organo eskudunak xedatzen dituen gidalerroen arabera; plan horretan zehaztuko dira entearen langileentzat aplikagarri diren hizkuntza-helburuak eta helburuok ondo betetzeko hartu beharreko neurriak.
Aurreko apartatuak aipatutako plan hori eginda ez dagoen bitartean, Osakidetza — Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoak hautapenerako eta lanpostuak betetzeko burutzen dituen prozesuetan, funtzio publikoko legerian aurreikusitako arauak, alegia, euskaraz jakitea merezimendutzat hartzeari buruzkoak, aplikatuko dira.