2. artikulua.— Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko landa-garapenerako politikaren helburu orokorrak
Landa-garapenerako politikak ondoko helburu orokor hauek izango ditu:
g) Landa-inguruetako natura-, historia-, kultura- eta hizkuntza-ondarea berreskuratu, kontserbatu, garatu eta zabaltzea.
5. artikulua.— Landa-garapenerako programen lurralde- eta eginkizun-eremua
2. Landa-garapenerako programetan jarduketa hauek jorratuko dira, besteak beste:
d) Landa-inguruetako zerbitzuak Autonomia Erkidegoko gainerako zonetakoekin parekatzea, batez ere hezkuntzan, osasunean, etxebizitzan, gizarte-zerbitzuetan, kultura-azpiegituretan eta -zerbitzuetan eta hizkuntza-normalizazioan, betiere landa-ingurunearen ezaugarrietarako egokiak diren irizpide eta baremoekin.