4. artikulua.— Kanpaina instituzionalen betekizunak
1. Publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionalak egin ahal izango dira honako helburu hauetako bat dutenean:
h) Euskal Herriko hizkuntzen eta ondare historiko, kultural eta naturalaren zabalkundea egitea.
10. artikulua.— Hizkuntzak
1. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean zabalkundea duten edo egiten diren publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionaletan, euskara eta gaztelania erabiliko dira.
2. Era berean, beste hizkuntza batzuk ere erabili ahal izango dira, jardueren xedearengatik edo horien zabalkunde-eremuarengatik beharrezkoa izanez gero.