[…]
Horretarako, lege honetan bizialdi osoko ikaskuntza euskal herritar guztien eskubidetzat hartzen da, eta prestakuntzako eskaintza zabal baten bidez gauzatuko da, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Urrutiko prestakuntza-eskaintza sustatuko da, batez ere informazio eta komunikazioko teknologien bidez, horiei esker herritarrek prestakuntza-eskaintza hurbilago izan dezaten, era malguan, prestakuntzaz batera beste eginbehar batzuk (norberarenak, familiakoak, gizartekoak edo lan-arlokoak) aurrera eramateko modua izateko. Gainera, legeak lan-esperientziaren bidez edo bide ez-formal edo informalen bitartez ikasitakoa aitortzeko bidea ezartzen du, euskaraz, gaztelaniaz edo beste hizkuntzetan gaitasun profesionalak eta ez-profesionalak aitortu, ebaluatu eta egiaztatzeko tresna bat abian jarrita.
[…]
Halaber, azaroaren 25eko 29/1983 Legeak HABE institutua sortu zuen, helduak alfabetatzeko eta berreuskalduntzeko eta euskaltegiak erregulatzeko erakunde gisa. Arau horrek HABEri helburutzat jarri dio erregulatzea eta bultzatzea euskararen irakaskuntza helduen arloan.
[…]
5. artikulua.— Plan eta programen ezaugarriak
Bizialdi osoko ikaskuntzako sistemaren plan eta programek bermatuko dute jardueren eskaintza, ahal den neurrian, bi hizkuntza ofizialetan izatea, prestakuntza-eskaintza behar bezala emateko herritarrek aukeratutako hizkuntzan. Gainera, jarduera horiek ezaugarriok izango dituzte:
11. Prestakuntzako eragileen ezaugarriak planifikatu, ezarri eta eguneratzea, bereziki gaitasun linguistiko, digital eta sozialei dagokienez.
13. Irakaskuntzen jasotzaile diren pertsonen arabera, hirugarren hizkuntza batean ere garatzea eduki-eskaintza nahiko bat.
9. artikulua.— Mugikortasuna eta lankidetza
4. Mugikortasun-proiektuen xedea da prestakuntza hobea eta enplegua lortzeko aukera hobeak ematea ikasleei, aukera izan dezaten ikastera beste autonomia-erkidegoren batera joateko edo beste herrialderen batera joateko. Kanpoko ikasketa-egonaldi horietan honako helburuak bete nahi dira:
c) Hizkuntza-gaitasunak eta kulturen arteko komunikazioa hobetzea.
10. artikulua.— Bizialdi osoko ikaskuntzako euskal sistemaren eragileak
1. Bizialdi osoko ikaskuntzako euskal sistemaren eragileak hauek dira: garatzen diren plan eta programen esparruan diharduten erakundeak, direla publikoak edo pribatuak. HABE, helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko Eusko Jaurlaritzaren organismo autonomoa dena, izango da organo eskuduna bete beharreko baldintzak ezarriko dituena euskarako ezagutzak eskuratzeko eremuan garatu beharreko jarduerei dagokienez, kaltetu gabe horregatik gaia dela-eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuei esleitzen zaizkien eskumenak.
11. artikulua.— Eremuak
6. Euskadiko hizkuntza ofizialetan eta beste batzuetan gaitasunak eskuratzea.
12. artikulua.— Programak
2. Finantzaketa publikoa eskuratzeko, honako programa hauek daukate lehentasuna:
g) EAEko hizkuntza ofizialetan eta beste hizkuntza batzuetan gaitasuna izatea sustatzeko programak; bereziki, helduentzako alfabetatze- eta euskalduntze-programak.
14. artikulua.— Prestakuntzako programak eta ekintzak lantzeko baldintzak
3. Erkidegoko hizkuntza ofizialen gaitzea bultzatzeko programak hartarako baimendutako eta homologatutako instituzio, zentro edo organismoek emango dituzte.
16. artikulua.— Urrutiko ikaskuntza
1. Eusko Jaurlaritzak, batez ere informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez, urrutiko hezkuntzako eskaintza zabala, eguneratua eta kalitatezkoa bultzatuko du, bai euskaraz bai gaztelaniaz.
3. Eusko Jaurlaritzak urrutiko hezkuntzako material didaktiko zehatz eta egokituen garapena bultzatuko du, Autonomia Erkidegoko errealitate sozioekonomikoak, kulturalak eta linguistikoak eskatzen dituen ikaskuntza-beharrizanei (edo gaitasunak eskuratu eta garatzeko beharrizanei) erantzuteko.
17. artikulua.— Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua sortzea
1.[567] Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua (UHEI) sortzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan unibertsitateaz kanpoko urrutiko hezkuntzaz arduratuko den zentro publiko bakarra izateko, Lanbide Heziketaz izan ezik.
UHEIk arlo hauetan egingo du irakaskuntza-lana:
a) Oinarrizko hezkuntzan eta Batxilergoan, hezkuntza-gaietan eskumena duen sailak ezartzen dituen baldintzen arabera.
b) Erkidegoko hizkuntza ofizialetan eta beste hizkuntza batzuetan gaitzeko ikasketetan, euskarari dagokionez gaian eskuduna den HABE organismoak ezarritako baldintzetan.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko graduatu-tituluak lortzeko probetarako pertsona nagusiak prestatzeko ikastaroetan.
d) Helduak prestakuntza-zikloetara edo unibertsitatera iristeko prestaketa-ikastaroetan.
e) Aurreko 12. artikuluan jasotako prestakuntza-programetatik, Eusko Jaurlaritzaren iritziz UHEI bidez emateko modukoak direnetan.