5. artikulua.— Printzipio orientatzaileak
Lege hau garatu eta aplikatzeko orduan, honako printzipio orientatzaile hauek zaindu beharko dituzte administrazio publikoek eta ikuskizun eta aisialdiko jardueren antolatzaileek:
e) Bermatzea betetzen direla gizon eta emakumeen berdintasunari, irisgarritasunari eta herritarren hizkuntza-eskubideei buruzko araudian jasotzen diren lege-betebeharrak.
12. artikulua.— Titular eta antolatzaileen betebeharrak
2. Aurreko apartatuan ezartzen den agindua hobeto betetzeko, honako betebehar hauek izango ditu titular edo antolatzaileak:
p) Betetzea kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko araudian ezarritako betebeharrak.
16. artikulua.— Informazioa eta publizitatea
1. Lege honen aplikazio-eremuko establezimendu publikoetako sarreran, kartel edo plaka bat erakutsi behar da establezimenduaren jarduera eta titulartasuna identifikatzeko; kartel edo plaka hori toki ageri batean eta irakurtzeko moduan jarri beharko da, onesten den eredu normalizatuaren arabera.
Kartel edo plaka horretan, establezimenduaren izena eta, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan, gutxienez, honako hauek jasoko dira: zer jarduera edo ikuskizun sartzen diren lizentzia, baimen edo aurretiazko komunikazioan; ordutegia; baimendutako gehieneko edukiera eta adingabeek, hala badagokio, zer egoeratan duten debekatuta sartzea.
[…]