[…]
Turismoa, kultura aldetik berezko balioak izateaz gainera, zerbitzuen sektoreko jarduera bat da, onura ekonomiko handiak sortzen dituen lehen mailako baliabidea. Era berean, oso dinamikoa eta aldakorra da, ostatu-figura berriak eta zerbitzuak emateko modu berriak bereganatuz doana. Gaur egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek, eta bereziki sareak, produktu turistikoak modu globalizatuan merkaturatzen dituzte. Horrek lehiaren globalizazioa ekarri du, batetik, eta, bestetik, jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaile-mota berri bat, askoz ere zorrotzagoa eta autonomoagoa, bidaiak diseinatzeko orduan. Aldaketa horiei estaldura juridikoa emateko, araudi-aldaketak egin behar izan dira. Hona hemen azpimarragarrienak:
[…]
— Ingurumen-araudiari dagokionez, legean espresuki adierazi da araudi hori betetzeko betebeharra. Era berean, zeharkako moduan gehitu da turismoaren sektorean lan egiten duten pertsonen eskubideen babesa bilatzea, baita euskararen erabilera bultzatzea ere zerbitzu turistikoen erabiltzaileei ematen zaien arretan.
[…]
4. artikulua.— Turismo-politika
1. Turismo-politika bideratuko da turismo-eskariarentzat eskaintza dibertsifikatua, berritzailea, unibertsalki irisgarria, berezitua, kalitatezkoa, lehiakorra, alderdi soziokultural, ekonomiko eta ingurumenekotik jasangarria eta erakargarria lortzera. Printzipio gidari hauek izango ditu:
i) Turismo-politiken koordinazioa bilatzea (eredu-definizioa, sustapena, kudeaketa...) alderdi historikoak, geografikoak, sozialak, linguistikoak, kulturalak edo bestelakoak partekatzen dituzten lurralde mugakideekin, turismo-eskaintza partekatu bat egin ahal izan dadin.
j) Turismo-kudeaketa jasangarriko eredu bat lortzea Euskadirako; horretarako, batik bat zaintzea eta kontserbatzea baliabide turistikoak, baita zaintzea ere ingurumena eta paisaia, gure kultura eta euskara.
3. Euskadiko Turismo Administrazioak Euskadiko turismo-eskaintza espezializatzea bultzatuko du, turismo-mota hauek lehenetsiz besteak beste: landa-turismoa, turismo kulturala eta historiko-artistikoa, naturakoa, gastronomikoa, enologikoa, linguistikoa, inklusiboa, hirikoa, espirituala eta erlijiosoa, industriala, aktiboa, osasun-arlokoa, termetakoa, kirolekoa, negozioetakoa, kongresuetakoa eta sustagarriei buruzkoa.
26. artikulua.— Zerbitzu turistikoen prezioak
3. Kontzeptuen arabera banakatu beharko dira prezio-tarifak eta benetan emandako edo kontratatutako zerbitzu turistikoen fakturak, eta gutxienez gaztelaniaz eta euskaraz idatzita egon beharko dute; horrez gain, zerga-araudian ezarritako fakturazio-betekizunak bete beharko dira, bereziki fakturak ematen dituen enpresa edo pertsona identifikatzen duten datuei buruzkoak.
38. artikulua.— Ostatu-establezimenduak: motak
2. Dagokien kategoriaz aparte, ostatu-establezimenduek espezialitate bat izango dute, edo izan ahalko dute, kontuan hartuz zer arkitektura-ezaugarri duten, zer-nolako zerbitzuak ematen dituzten, non dauden kokatuta helmuga turistiko orokorretako baten arabera (hirian, hondartzan, landan, besteak beste), zer eskari-mota zehatzetara zuzentzen diren (kultura, hizkuntza, kirola, ongizatea eta osasuna, besteak beste), edo zer kontzeptuk espezializatzen eta bereizten dituen besteetatik; betiere, lege honetan eta berau garatzeko araudian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte.
[…]
56. artikulua.— Bidaia-agentziak
3. Jardueren errotulazioan, bidaia-agentziek bakarrik erabili ahal izango dituzte bidaia, bidaia konbinatua eta pakete turistikoa terminoak edo hitz horiei dagozkien beste hizkuntzetako ordainak.
64. artikulua.— Turismo-gidariak
1. Turismo-gidariak: Jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileentzat informazio- eta interpretazio-lana egiten dute Euskadiko interes kulturaleko ondasun eta gainerako baliabide turistikoen ondare historiko, natural eta gastronomikoari buruz. Zerbitzu horiek ohikotasunez, profesionaltasunez eta prezio bidez ematen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko beste edozein hizkuntzatan.
4. Euskadin lan egiten duten turismo-gidariek Euskadiko bi hizkuntza ofizialak jakiteko betebeharra dute.
72. artikulua.— Kontzeptua eta aplikazio-eremua
[…]
Honako hauek sartzen dira turismo-intereseko jardueren barruan:
b) Kultura-zerbitzuak adibidez, hizkuntza-turismoa ematen dituzten enpresak eta naturako kirol-jarduerak hala nola turismo aktiboa eta abentura-turismoa eskaintzen dituztenak.
87. artikulua.— Ikuskapen-aktak
1. Turismo Ikuskatzailetzak egiten duen ikuskapen bakoitzeko, akta bat jasoko da, ikuskapenaren emaitzarekin; akta erregelamenduz ezartzen den eredu ofizialean egingo da. Ikuskapen-aktak betetzeko erabili beharko diren inprimaki eta eredu ofizialek bi hizkuntzatan idatzita egon beharko dute, eta, salbu interesdun pribatuek espresuki aukeratzen badute Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea, Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan beteko dira.