[…]
Gurea bezalako gizarte elebidun batean, eredu poliziala bi hizkuntza ofizialetan ematera zuzendu behar da, ahalbidetuz euskara zerbitzu-hizkuntza zein lan-hizkuntza izatea, bai eta euskal polizia herritarrek aukeratutako hizkuntza ofiziala egiteko gauza izatea ere. Era berean, behar diren neurriak hartu behar dira, emakumezkoek eta gizonezkoek aukera-berdintasuna benetan baliatzen dutela bermatzeko, betiere genero-ikuspuntua eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean adierazitako printzipioak bere eginez (otsailaren 18ko 4/2005 Legea).
[…]
Xedapen iragankorrak
Hamargarren xedapen iragankorra.— Enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak Udaltzaingoko kidegoetan
1. Udalek salbuespenezko hautaketa-prozesuen deialdi bakarra egin ahal izango dute, lege hau indarrean jarri ondoren, aldi baterako enplegua egonkortzeko Udaltzaingoan izaera estrukturala duten plazetan. Hautaketa-prozesu horiek lehiaketa-oposizioko erakoak izango dira, eta horietan balioetsiko dira Udaltzaingoko lanpostuetako esperientzia orokorra eta deialdia egin duen administrazioan emandako zerbitzuen esperientzia espezifiko, bereizi eta osagarria, hautaketa-prozesuan deitutako lanpostuetan jardutean. Lehiaketa-fasearen balioespena ezin izango da hautaketa-prozesuan lortu daitekeen % 40a baino handiagoa izan, euskarak merezimendu gisa duen balioespena alde batera utzita.
Azken xedapenak
Azken xedapenetako lehenengoa.— Testu bategina prestatzeko gaikuntza
Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legea indarrean jarri zenetik lege horri sartu zaizkion aldaketak testu bakar batean egonkortzeko, baimena ematen zaio Gobernuari, aipatu arauaren testu bategina egiteko eta onesteko, segurtasun-arloan eskumena duen sailak proposatuta, lege hau indarrean jartzen denetik hamabi hilabeteko epean, berriz ere zenbatuz behar beste artikulu, kapitulu eta xedapen, legeek beren baitan beste arau batzuetara egiten dituzten bidalketak egokituz, hizkuntzaren erabilera ez sexista egiteko egokituz, eta bategin egin beharreko legezko testuak arautuz, argituz eta harmonizatuz.
[…]
AZken xedapenetako laugarrena.— Garapen profesionalerako sistema ezartzea Ertzaintzan
2. Dekretuak hasierako ezarpen-fasea jasoko du. Fase hori 2023ko abenduaren 31n amaituko da, eta, hor, mailaketa-prozedura bakarraren deialdia egingo da garapen-dekretua indarrean jarri eta hurrengo hiru hilabeteetan. Hura ebaluatzeko, bi faktore hartuko dira kontuan:
b) Lana eta kualifikazioa; oro har, zera hartuko da aintzat:
[…]
– Lanbide-kualifikazioa: prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, titulazio akademiko ofizialak eta hizkuntzak.
[…]