Artikulu bakarra.— Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea aldatzea
Hamaika.– Aldatu egiten da 14. artikuluaren 2. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:
«Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak osatu edo ordeztu egin ahal izango du erregistro-liburu hori datu-baseen prozedura zentralizatuen bidez, informazioaren teknologia berriak eta identifikazio elektronikoa erabiliz; esate baterako, sinadura elektronikoaren eta historia elektroniko bakar eta zentralizatuko sistemen bidez. Halakoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egongo da sistema erabilgarri».
azken xedapenetako lehenengoa.— Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen egokitzapen terminologikoa
Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen euskarazko bertsioan, «datuak eman» eta «datuak utzi» terminoak «datuak laga» terminoarekin ordezkatzen dira, euskarazko hizkera teknikoa gaurkotu eta gaztelaniazko «cesión de datos» termino analogoarekin bateratzeko, eta, hala, segurtasun juridikoa eta legearen hizkuntza-bertsioen arteko baliokidetza terminologikoa bermatzeko. Eragindako xedapenak honako hauek dira: 13.6, 42.9, 45.9, 46.2, 46.3 eta 47.