9. artikulua.— Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomiko, laguntza, tresna eta zerbitzuen titular eta onuradunen eskubideak
1. Honako eskubide hauek aitortzen zaizkie Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio, laguntza, tresna eta zerbitzuen titular eta onuradunei:
c) Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak, laguntzak eta zerbitzuak aitortzeko eta izapidetzeko administrazio eskudunen aurrean agertzen diren desgaitasundunek ulertzeko eta ulertuak izateko duten eskubidea bermatzea.
Zehazki, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bermatu egingo du hizkera argia, erraza eta eskuragarria erabiliko dela desgaitasuna duten pertsonekin egiten diren komunikazio guztietan —ahozkoak zein idatzizkoak—, haien ezaugarri pertsonalak eta premiak kontuan hartuta, eta desgaitasuna duen pertsonari bere gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzen dion pertsonari egin ahal izango zaio komunikazioa. Administrazio-egintza baten eraginkortasuna jakinarazpenaren mende dagoenean, jakinarazpena administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen legerian xedatutakoari lotuko zaio.
Desgaitasuna duten pertsonei behar besteko laguntza edo babesa emango zaie ulertuak izan daitezen, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan
j) Harremanetarako hizkuntza ofiziala aukeratzea, eta hizkuntza hori erabiltzeak inolako diskriminaziorik ez eragitea, euskararen erabileraren normalizaziorako legeriaren arabera.
69. artikulua.— Pertsonen eskubideak
2. Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bermatu egingo ditu, aurreko artikuluan xedatutakoaz gain, 9. artikuluan aitortutako eskubideak, aplikatu beharreko alderdietan, eta administrazio egokirako eskubidea, euskal sektore publikoaren arautegian xedatutakoari jarraikiz. Bereziki:
e) Pertsonen interesei eragiten dieten erabakiak arrazoitzeko eskubidea bermatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ebazpenek argi eta hizkera ulergarrian adieraziko dituzte erabakiari eusten dioten egitate eta oinarri juridiko garrantzitsuak.
78. artikulua.— Eskaera-eredu normalizatuak
5. Eskaera-eredu normalizatuak hizkera argian idatzita egongo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko[603] bi hizkuntza ofizialetan, eta sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko araudian aurreikusitako irisgarritasun-betekizunak beteko dituzte.