Suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak, hau da, herri-hizkuntzan, suhiltzaileen zerbitzuak, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren funtsezko edo oinarrizko zerbitzuetako bat dira, beste batzuekin batera, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak aitortzen duen bezala.
[…]
9. artikulua.— Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordea
5. Batzordeko kideak izendatzerakoan, kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan gaitasun nahikoa izatea.
Batzordeko kideek hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute beren eginkizunetan. Bileretarako deialdiak, gai-zerrendak, aktak, ziurtagiriak eta testu idatziak, oro har, euskaraz izapidetu ahal izango dira, Euskararen Normalkuntzarako Batzordeak hala erabakitzen badu. Bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.