5. artikulua.— Osasun-laguntzaren eremuko eskubide orokorrak
Nafarroako Foru Komunitateko osasun-sistema publikoaren erabiltzaileei, foru-lege honetan eta hura garatzen duten arauetan xedatutakoari jarraituz, osasun-laguntzaren arloko honako eskubide orokorrak aitortuko zaizkie:
1. Osasun-arreta integral eta jarraiturako eskubidea, laguntza-maila desberdinetan, Nafarroako Osasun Zerbitzuen Zorroan ezarritakoari jarraituz. Osasun-laguntzarako eskubidea berdintasunez gauzatzen dela ziurtatuko da, betiere pertsonaren nortasuna, duintasuna eta intimitatea guztiz errespetatuz, eta arraza, sexu, erlijio, iritzi, hizkuntza, ideologia edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal zein sozialengatik inongo diskriminaziorik egin gabe.
16. artikulua.— Lagundua izateko eskubidea
5. Zeinu-hizkuntza erabiltzen duten gorrek, nolanahi ere, eskubidea dute zeinu-hizkuntzako interprete batekin egoteko, informaziorako eta komunikaziorako irisgarritasuna bermatzeko. Komunikaziorako irisgarritasuna bermatzeko, osasun-zentroek zeinu-hizkuntzako interpreteen zerbitzu bat eduki beharko dute kontratatuta, gaixo gor batek haren premia duenerako, Espainiako zeinu-hizkuntzak arautu eta gorren, entzumen-desgaitasunak dituztenen eta gor-itsuen ahozko komunikazioari laguntzeko eskuarteak aitortzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legea betetzeko.
24. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonak
[…]
Edozein motatako desgaitasuna duten pertsonei osasun laguntza egokia emateko eta horiek informaziorako duten eskubidea bideratzeko, administrazio publikoek behar diren jarduketak sustatuko dituzte hizkuntza- eta ulermen-oztopoak minimizatzeko. Nolanahi ere, administrazio publikoek Espainiako zeinu hizkuntzak arautu eta gorren, entzuteko desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoak aitortzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritako betebeharrak errespetatuko dituzte.[648]
[…]
35. artikulua.— Konfidentzialtasunerako eskubidearen salbuespenak
[…]
Ez da ulertuko konfidentzialtasunari buruzko eskubidea urratu dela gaixo batek kontzienteki edo bere borondatez zeinu-hizkuntzako interpretearen edo familiarteko baten edo konfiantzako pertsona baten presentzia baimentzen duenean.
[…]
43. artikulua.— Laguntzari buruzko informazioa izateko eskubidearen jasotzaileak
[…]
2. Informaziorako eskubidearen titularrak izanen dira, halaber, adingabearen guraso edo tutoreak, adingabe horrek hamasei urte baino gutxiago baldin baditu eta baimen informatua haren izenean eman behar badute; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen adingabeak eskubidea izan dezan bere osasunari buruzko informazioa jasotzeko, daukan adinaren, heldutasunaren eta egoera psikologikoaren arabera egokitutako hizkera batean.
4. Desgaitasuna duten pazienteen kasuan, beren gaitasuna egikaritzeko laguntza behar badute, informazio-eskubidearen titular izanen dira pertsonak beraiek, hura ulertzea ahalbidetzen duen hizkuntza egokian, edo, hala badagokio, ezarrita dauden laguntza-neurrietan aurreikusitako pertsonak.[649]
52. artikulua.— Baimen informatuko dokumentuaren edukia
1. Baimenaren dokumentuak enuntziatu laburrak eduki beharko ditu eta hizkera ulergarrian idatziko da, gaixo gehienek kontzeptu medikoak ulertu ahal izateko.