2. artikulua.— Kultura-mezenasgoaren kontzeptua
2. Kultura-proiektu edo -jardueratzat hartzen dira honakoekin zerikusia dutenak:
f) Nafarroako kultura-ondarearen —materialaren eta immaterialaren— gaineko ikerketa, dokumentazioa, kontserbazioa, zaharberritzea, berreskuratzea, zabalkundea eta sustapena egitea, Nafarroako hizkuntza-aniztasunari bereziki erreparatuta.
g) Nafarroako folklorea eta herri tradizioak, bereziki herri musika (jota, aurorak eta euskarazko herri kantak) eta herri askotako dantza tradizionalak (esate baterako, jota, larrain dantza, makil dantza, bolanteak, mutil dantza edo ezpata dantza).
6. artikulua.— Interes sozialekotzat deklaratzea onuradunek eskatuta
2. Nafarroako Kultura Kontseiluak ebaluatuko ditu interes sozialeko deklaraziorako eskaerak, irizpide hauen arabera:
b) Nafarroaren kultura-ondarea, materiala eta immateriala, ikertzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko jardueren eragina, bereziki erreparatuz haren hizkuntza-aniztasunari.
h) Kulturaren eremuko ikerketarako eta lengoaia berritzaileak jorratzeko jarrera.