1. artikulua.— Xedea
[…]
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bermatuko du zentzumen-desgaitasunen bat duten emakumeek eta bertako hizkuntzak ezagutzen ez dituzten emakume atzerritarrek interprete baten laguntza izanen dutela zentzuzko denbora-tarte batean, emakume horiek informaziorako eta komunikaziorako duten eskubidea bermatzeko prozeduraren fase guztietan.
[…]
6. artikulua.— Foru-lege honen printzipio artezkariak
Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko lana printzipio hauen zuzendaritzapean egin behar da:
d) Diskriminazioaren debekua: erakunde publikoek bermatu eginen dute foru-lege honetan aurreikusitako neurriak aplikatuko direla inolako diskriminaziorik gabe, hau da, jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo beste edozein, jatorri nazionala edo soziala, gutxiengo nazional bateko kide izatea, gaitasun ekonomikoa, sexu-orientazioa, genero-identitatea, adina, osasun-egoera, desgaitasuna, egoera zibila, migratzaile estatusa edo egoitzaren egoera administratiboa edozein izanik ere.
39. artikulua.— Emakume-salerosketaren biktimentzako arreta integrala
Emakume-salerosketaren biktimentzako arreta integralean sartuko dira, gutxienez ere, laguntza psikologikoa, arreta juridikoa, tratamendu medikoa eta hainbat neurri, iraupena ziurtatzekoak eta aholkularitza nork bere hizkuntzan jasotzea bermatzekoak.
[…]
69. artikulua.— Interpretea izateko eskubidea
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bermatu eginen du zentzumen-desgaitasunak dituzten emakumeek eta bertako hizkuntzak ez dakizkiten emakumezko atzerritarrek zentzuzko denbora-tarte batean interprete baten laguntza izan dezaten, emakumeek informaziorako eta komunikaziorako duten eskubidea bermatzeko prozedura judizialaren fase guztietan.
[…]