78. artikulua.— Prozedura murriztuetan, negoziatuetan, lehia-elkarrizketetan eta berrikuntzarako elkarteetan aukeratutako hautagaientzako gonbidapenaren edukia
1. Eskaintzak aurkezteko aukeratutako hautagaientzako gonbidapena idatziz eginen da, denentzat aldi berean eta, gutxienez ere honakoak adieraziko ditu:
c) Eskaintzak aurkezteko azken eguna, zein helbidetara igorri behar diren eta zein hizkuntzatan idatzi behar diren.
Xedapen gehigarriak
Seigarren xedapen gehigarria.— Eskaintza bat aurkezteko gonbidapenen edukia
Lizitaziorako deialdia aurretiazko informazio iragarki baten bidez egiten denean, adjudikazio-botereek gonbidapena eginen diete ondoren hautagai guztiei, haien interesa berrets dezaten kasuko kontratuari buruzko informazio zehaztua kontuan hartuta, lizitatzaileen edo negoziazio bateko parte-hartzaileen hautaketa hasi baino lehen. Gonbidapenean datu hauek jarriko dira, gutxienez:
d) Sarbide elektronikorik eskaintzerik ez dagoenean, kontratazio-pleguetako eskabideak aurkezteko tokia eta azken eguna, bai eta zein hizkuntzatan aurkez daitezkeen ere.
Hamabosgarren xedapen gehigarria.— Jendearentzako arreta-zerbitzuetan euskararen presentzia sustatzea
Kontratua betetzeak jendearentzako arreta-zerbitzu bat ematera behartzen duenean, enpresa azpikontratatuek euskara-plan bat prestatuko dute, jendearentzako arretako lanpostuetan diharduten pertsonak hizkuntza horretan prestatu ahal izateko.
[…]