69. artikulua.— Nafarroako Gobernuaren web ataria
4. Nafarroako Gobernuaren web ataria gaztelaniaz eta euskaraz egonen da. Era berean, interes orokorrekoa dela jotzen bada, beste hizkuntza batzuetan ere emanen da informazioa.
6. Nafarroako Gobernuaren web atariak genero-ikuspegia txertatuko du bere edukietan, hizkeran eta irudietan.
103. artikulua.— Arreta egokia jasotzeko eskubidea
2. Era berean, Foru Administrazio publikoarekiko harremanetan edozein pertsonak gaztelania nahiz euskara erabiltzeko eskubidea du, euskararen erabilera arautzen duen foru-legerian ezarritakoari jarraikiz.
Zazpigarren xedapen gehigarria.— Genero-berdintasuna hizkeran
Pertsona, lanpostu edo karguei buruz ari denean foru lege honek, gaztelaniazko testuan, genero gramatikal maskulinoko hitzak erabiltzen dituen kasuetan ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, aipatutako pertsonen edo kargu edo lanpostu horien titularren sexua edozein dela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan ondorio juridikoen ikuspegitik.