[…]
Amaitzeko, kontuan izan da gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren printzipioa, eta aldaketak egin dira, arauetan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiltzearren.
[…]
Bigarren artikulua.— Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea
Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen agindu hauek aldatzen dira, eta ondoren azaldutako testua izanen dute:
Zazpi. 65. artikulua, errubrika, 1.a) eta 2. apartatuen lehen paragrafoa, 3. apartatua; halaber, 6.b) apartatuaren 3. eta 4. ordinalen indargabetzea. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan izanen ditu efektuak.
“65. artikulua. Pelikula zinematografikoetan eta ikus-entzunezko beste lan batzuetan egindako inbertsioengatiko kenkaria”.
“3. Artikulu honetan arautzen diren kenkarien zenbatekoa, zergadunak ekoizpen bakoitzarengatik jasotako gainerako laguntzak gehituta, ez da izanen ekoizpen kostuaren ehuneko 50 baino handiagoa. Halere, muga hori honela handituko da kasu hauetan:
c) Ehuneko 80raino, osorik euskaraz filmatutako ekoizpenak direnean”.