8. artikulua.— Oposizio-lehiaketaren prozedura
9. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira:
a) Merezimendu profesionalak:
Administrazio publikoetan, deialdi bakoitza argitaratzen den egunera arte, egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 28 punturekin, puntuazio honen arabera:
Oharrak:
6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.
b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 12 puntu:
b.2) Ingelesa, frantsesa eta alemana:
Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, plantilla organikoaren arabera honako lanpostu hauetan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuak ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 2 puntu gehienez hizkuntza bakoitzagatik.
b.3) Euskara:
Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:
1. Eremu euskaldunean: Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 4,4 puntu gehienez.
2. Eremu mistoan: Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera honako lanpostu hauetan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuetan ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 2,8 puntu gehienez.
2. eta 3. apartatuetako oharrak:
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.
Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.
Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.
9. artikulua.— Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozedura
1. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduraren bidez tramitatzen diren egonkortze prozedurak artikulu honetan xedatutakoari egokituko zaizkio, eta ondoren zehazten diren merezimenduak baloratuko dira:
Oharrak:
6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.
b.2) Ingelesa, frantsesa eta alemana:
Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, plantilla organikoaren arabera honako lanpostu hauetan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuak ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 5 puntu gehienez hizkuntza bakoitzagatik.
b.3) Euskara:
Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:
1. Eremu euskaldunean: Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 11 puntu gehienez.
2. Eremu mistoan: Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera honako lanpostu hauetan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuetan ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 7 puntu gehienez.
2. eta 3. apartatuetako oharrak:
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.
Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.
Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.
12. artikulua.— Konpentsazio ekonomikoa enplegua egonkortzeko prozedurak ez gainditzeagatik
[…]
Unibertsitateaz kanpoko irakasleen kasuan, aurreko paragrafoan ezarritakoa egokitu eginen da langile horien sarrerak dituen berezko berezitasunetara, eta erreparatuko zaio egonkortzeko hautapen prozesuetan deitu den lanpostu kopuruari, gehienez ere, espezialitate, hizkuntza eta, hala badagokio, atzerriko hizkuntza-eskakizun bakoitzeko.