18. artikulua.— Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen ordainsariak
Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen irakaskuntzako osagarri berariazkoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 104. artikuluan ezarria (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), maila bakoitzari dagokion soldataren ehuneko hauetan finkatzen da:
i) Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegoa eta parekatuak: %33,48.
Hamabosgarren xedapen gehigarria.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako lan publikoaren eskaintza
2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasleen kidego bakoitzeko zenbat lanpostu barne hartzen dituzten guztira. Enplegu eskaintza horietan sartutako lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sarrerako hautaproben deialdia egin aurretik.