11. artikulua.— Babesa
3. Babes-maila jakin baten xede diren izen geografikoak ezin izango dira erabili babes-maila horren betekizunak betetzen ez dituzten ardoak izendatzeko, aurkezteko edo iragartzeko, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzuli edo aurretik “mota”, “estiloa”, “imitazioa” edo antzeko esamoldeak jarri, ardoaren benetako jatorria adierazi arren. Era berean, ezin izango dira erabili “...n botilatuta”, "Upategia ...n” edo antzeko esapideak, kontsumitzaileak nahasaraz ditzaketenak.