4. artikulua.— Irrati- eta telebista-zerbitzu publikoaren printzipio inspiratzaileak eta eginkizuna
1. RTVAren eta haren eskumendeko sozietateen jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:
h) Andaluziako herriaren historia-, kultura-, hezkuntza- eta hizkuntza-balioak sustatzea, haien aberastasun eta aldaera osoan.
3. RTVAk bere eskumendeko sozietateen bidez eskaintzen dituen programazioek bateragarri egingo dituzte errentagarritasun sozialaren helburua eta efizientzia ekonomikoaren printzipioa, eta honako hauek bete beharko dituzte::
e) Andaluziako hizkuntza-modalitatearen onarpena eta erabilera sustatzea haren hizkeretan.
29. artikulua.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunerako neurriak
1. RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek entzumen- eta ikus-desgaitasuna duten pertsonen erabateko integrazioa eta garapena bultzatuko dute, programazioetako ikus-entzunezko ekoizpenetara eta eduki eta zerbitzu lotu eta interaktiboetara errazago iristeko neurriak eta utilitateak aktibatuz, programak zabalduz, gorrentzako azpitituludun eta espainiar zeinu-hizkuntzako sistemekin eta itsuentzako audiodeskripziorako sistemekin batera.
2. RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek ikus-entzunezko programa espezifiko irisgarriak ekoitziko dituzte, zentzumen-desgaitasuna duten pertsonen kolektiboentzat, eta arreta berezia eskainiko diete haurrei, gazteei eta adinekoei.
3. Era berean, Andaluziako ikus-entzunezkoen sektorearen eremuan, RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek sustatuko dute eskuragarri dauden materialen artxibo erkideak eratzea (azpitituluak, espainiar zeinu-hizkuntza eta audiodeskripzioa), eta laguntza aktiboa emango dute utilitate horiei aplikatutako industria-sektore teknologikoa sustatzeko.
Bigarren xedapen gehigarria.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako programazio irisgarriaren ehunekoak
Lege honen 29. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, RTVAren eskumendeko telebista-sozietateak eskainitako lurreko telebista digitalaren programazio jeneralista guztiek azpititulu-sistemak sartzeko joera izango dute: ehuneko hamarrek espainiar zeinu-hizkuntzako emanaldi-zerbitzuak jasoko dituzte, eta programazioen ehuneko hamarrek audiodeskripzio-zerbitzuak.
Hirugarren xedapen iragankorra.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako programazio irisgarriaren egutegia
1. Lege honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako ehunekoak arian-arian lortuko dira, honako egutegi honen arabera, asteko emanaldiaren denbora osoaren gainean zenbatuta, publizitatearen eta telesalmenta-espazioen denbora kenduta, eta abenduaren 31n:
|
2008 - Ehunekoa |
2009 - Ehunekoa |
2010 - Ehunekoa |
2011 - Ehunekoa |
2012 - Ehunekoa |
2013 - Ehunekoa |
2014 - Ehunekoa |
2015 - Ehunekoa |
Azpititulazioa gorrentzat. |
50 |
55 |
60 |
65 |
70 |
80 |
90 |
100 |
Espainiar zeinu-hizkuntza. |
3 |
4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
Audiodeskripzioa. |
3 |
4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |