[…]
“Azalpen egoki”en kontzeptua informazio hutsetik harago doan mekanismo gisa hartzen da, eta bera aurreikusita dago Estatuko hipoteka-kontratazioaren gardentasunari buruzko arauetan, eta, beraz, kontzeptu hori nahitaezko informazio-dokumentuak ulertzeko zailtasuna gainditzera bideratuta dago, zeren dokumentu horien konplexutasuna eratortzen baita finantza-produktu horietatik eta produktu horiek garatzen diren sektorearen berezko hizkuntzatik.
[…]
Azken xedapenetako laugarrena.— Hizkera ez-sexista
Andaluzian Genero-berdintasuna sustatzeari buruzko azaroaren 26ko 12/2007 Legearen 4.10 eta 9. artikuluen arabera, abenduaren 17ko 13/2003 Legean, Andaluziako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsa eta Babesari buruzkoan, eta Autonomia Erkidegoak kontsumo-arloan emandako erregelamendu-mailako araudian, “kontsumitzaileei eta erabiltzaile”ei buruzkoan, jasotako titulua eta aipamenak “pertsona kontsumitzaileei eta erabiltzaile”ei egindakotzat joko dira.
Arau horietan agertzen diren gainerako terminoak ere egintzat joko dira, eta hizkera ez-sexistara egokituko dira, baldin eta erreferentzia horiek egokitzeko modukoak badira.