30. artikulua.— Osasun-langileen informazio- eta prestakuntza-neurriak
3. Osasun-langileen prestakuntza-neurriek, dokumentu klinikoek eta jendeari oro har eskaintzen zaion informazioak medikuntza-hizkera neutroa erabili beharko dute; edozelan ere, hizkera horrek ez du patologiarik aipatuko.
41. artikulua.— Hedabideak sustatzeko neurriak
1. Titulartasun autonomikoko komunikabideek, eta laguntzak, dirulaguntzak edo funts publikoak jasotzen dituztenek inklusio sozialaren kontzientziazioa, zabalkundea eta transmisioa sustatu beharko dute, bai eta sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen errespetua ere, horretarako, edukiak emango dituztelarik LGTBI pertsonenganako pertzepzioa estereotiporik gabe ikusten eta haien beharrizanak eta errealitateak ezagutzen eta zabaltzen laguntze aldera; gainera, aniztasuna sustatuko dute, eta LGTBI pertsonenganako eta haien senideenganako hizkera sexista edo iraingarria desagerraraziko dute.
4. Autonomia Erkidegoak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazio-edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.
42. artikulua.— Publizitatea sustatzeko neurriak
1. Autonomia Erkidegoak zainduko du titulartasun autonomikoko komunikabideek, eta laguntzak, dirulaguntzak edo funts publikoak jasotzen dituztenek berdintasun-balioen edukia transmititzeko jardunbide onak izan ditzaten, eta hizkera eta irudi ez-diskriminatzaileen erabilera ez-sexista zabal dezaten, bereziki publizitatearen eremuan.
62. artikulua.— Arau-hauste oso astunak
Honako hauek dira arau-hauste administratibo oso astunak:
c) Hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi diskriminatzaile edo iraingarriak transmititzea Andaluziako komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Andaluziako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuaren mendeko komunikabideetan.