[…]
Bigarrenik, legeak erreferentetzat hartzen du UNESCOk kultura-aniztasunari buruz egindako adierazpen unibertsala, UNESCOren Konferentzia Orokorraren 31. bilkuran onetsia, 2001eko azaroaren 2an; bertan, kultura-aniztasuna gizadiaren ondare erkidea den truke-, berrikuntza- eta sormen-iturritzat hartzen da, eta aitortu eta finkatu egin behar da, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien onurarako. Legearen beste erreferente bat hauxe da: Kultura-adierazpenen Aniztasuna babestu eta sustatzeko Konbentzioa, zeina Unescok Parisen 2005eko urriaren 20an egindako Konferentzia Orokorrean onetsi eta Espainiak berronetsi zuen, Estatuko Aldizkari Ofizialean 2007ko otsailaren 12an argitaratutako berronespen-tresnaren arabera; eta arlo horretako nazioarteko beste akordio batzuk erabat errespetatuz, hala nola 1996an Bartzelonan aldarrikatutako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.
[…]
50. artikulua.— Alfabetatze eta prestakuntza mediatikoa eta zinematografikoa
7. Alfabetatze mediatikoa eta zinematografikoa zabaltzeko, Andaluziako Autonomia Erkidegoko Administrazioak Andaluziako Zinematekaren bidez lan egingo du, lege honen 28. artikuluan ezarritako eginkizunekin bat etorriz, bai funts zinematografikoetara iristeko, bai hizkeraren irisgarritasuna lortzeko.