2. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak
1. Lege honen printzipio inspiratzaileak dira:
l) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia txertatzea, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.
9. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak
1. Ikusmen- edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonei ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetarako irispide unibertsala aitortzen zaie, aurrerapen teknologikoen arabera.
2. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko zerbitzuak, publikoak zein pribatuak, programen % 100 azpititulatzeko, eta egunean gutxienez 15 ordu izateko, eta zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioko informazio-programei dagozkien guztiak. Estaldura autonomiko publikoko telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioa garatuko du langile espezializatuen bidez, eta lan hori entretenimendu-programetan ere egin beharko du.
5. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko irrati-komunikazioko zerbitzuek, merkataritza-izaerako publikoak zein pribatuak izan, beren kanaletan azpitituluak dituzten programak izan ditzaten, lurreko telebista digitalean eta Internet bidez eskaintzen dituzten edukietan sintoniza daitezkeenak.
31. artikulua.— Betebeharrak herritarren aurrean
1. Andaluzian ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek honako betebehar hauek dituzte herritarren aurrean, oinarrizko legeria estatalean ezarritakoak alde batera utzi gabe:
d) Hizkuntzaren eta irudiaren erabilera inklusiboa eta ez-sexista bermatzea ekoizpen osoan, emakumeen aurkako diskriminazio-irudiak edo estereotipo sexistak saihestuz, eta rolen eta genero-identitateen aniztasuna indartzen duten berdintasun-balioak dituen irudia sustatuz.
2. Andaluzian ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek, gainera, honako betebehar hauek dituzte genero-indarkeriaren aurrean:
b) Hizkera egokia erabiltzea, zeinak ikusaraziko baititu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen hilketak betiere erasotzailearen portaerarekiko modu kritikoan, baldin eta erasotzaileak bere burua erruduntzat jo badu edo auzitegi batek hala adierazi badu. Gainerako kasuetan, errugabetasun-presuntzioaren printzipioa errespetatu behar da, Espainiako Konstituzioaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
35. artikulua.— Ikus-entzunezko produktuak finantzatzeko betebeharra
1. Martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 5. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den finantzaketa-betebeharrari dagokionez, gaztelaniaz ekoiztera bideratutako finantzaketaren % 50, gutxienez, Andaluziako kultura zabaltzen duten eta Andaluzian kokatutako enpresek egindako obrei aplikatu beharko zaie urteko zenbaketan, gizarte-ekonomiako erakundeei lehentasuna emanez.
Lehenengo xedapen iragankorra.— Entzumen- eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako ikus-entzunezko zerbitzuetarako irisgarritasuna
1. Entzumen- eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek badituzte irisgarritasun-eskubideak programazioan, zeinak 9. artikuluan aipatzen baitira; bada, eskubide horiei dagozkienez, eremu autonomikoko telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaileen betebeharrak urte bakoitzeko abenduaren 31n gauzatuko dira, honako ehuneko eta balio hauekin, egutegi honen arabera:
Irisgarritasuna telebista publiko autonomikoan
|
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
Azpititulazioa |
% 100 |
% 100 |
% 100 |
% 100 |
Zeinu-hizkuntzaren eguneko orduak |
5 |
8 eta informatibo guztiak. |
12 eta informatibo guztiak. |
15 eta informatibo guztiak. |
Audiodeskripzioaren eguneko orduak |
5 |
8 eta informatibo guztiak. |
12 eta informatibo guztiak. |
15 eta informatibo guztiak. |
2. Andaluziako eremu autonomikoko ikus-entzunezko telebista-zerbitzu pribatuan, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna honako egutegi honen arabera gauzatuko da:
Irisgarritasuna telebista pribatu autonomikoan.
|
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
Azpititulazioa |
% 25 |
% 45 |
% 65 |
% 75 |
Zeinu-hizkuntzaren eguneko orduak |
1 |
2 eta informatibo guztiak. |
4 eta informatibo guztiak. |
8 eta informatibo guztiak. |
Audiodeskripzioaren eguneko orduak |
1 |
2 eta informatibo guztiak. |
4 eta informatibo guztiak. |
8 eta informatibo guztiak. |