Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.— Andaluziako Irrati eta Telebistaren eraginkortasun, efizientzia eta arrazionalizazio plana
2. Plan hori Gobernu Kontseiluan onetsiko da urteko lehen hiruhilekoan, atxikipen-sailek eta ogasunaren arloko eskumena duen sailak batera proposatuta. Bertan, beharrezkoak diren jarraibideak eta prozedurak ezarriko dira erakundearen zerbitzu-gutuna eta programa-kontratua egokitzeko, bai eta merkatu-estrategiak eta ikus-entzuleak gehitzeko estrategiak egokitzeko ere, merkaturatze- eta garapen-prozesu berrien bidez, RTVAren plataforma digitala bultzatzeko eta eskatu ahalako edukiak beste plataforma batzuekin integratzeko, egungo hiru kanalak bitan bateratzeko, edukiak gaztelaniaz hitz egiten den herrialdeetara esportatzeko eta marka berritzeko, hori komeni baita, bai eta diru-sarrerak lortzeko ere; horrela, optimizatu egingo da Andaluziako Juntaren aurrekontutik datorren finantzaketa.