2. artikulua.— Politika integratuak
1. Parke kulturala espazio berezi bat da, zeinean integratzen baitira ondare-mota guztiak, hala material higigarria eta higiezina, nola immateriala. Ondare materialaren barruan sartzen dira historiko-artistikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, antropologikoa, paleontologikoa, etnologikoa, museistikoa, paisajistikoa, geologikoa, industriala, nekazaritzakoa eta artisautza. Ondare immaterialtzat hartzen dira hizkuntza-ondarea, gastronomikoa, tradizioak, jaiak eta janzkerak, eta bertako edo kanpoko kultura-ekintza. Hori guztia Europako Kontseiluak eta Unescok ezarritako definizioen esparruan.