29. artikulua.— Babesaren irismena
4. Izendapen batek babestutako izenak ezin izango dira erabili izendapenaren betekizunak betetzen ez dituzten izaera bereko edo antzeko izaerako produktuen izendapenean, aurkezpenean edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzulita egon edo aurretik mota, estilo, imitazio edo antzeko adierazpenak izan, ez eta produktuaren benetako jatorria adierazten denean ere. Era berean, ezin izango dira erabili «...n botilatua», «...n ontziratua» edo antzeko adierazpenak.