7. artikulua.— Berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak
1. Aragoiko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak Aragoiko ondare historiko eta kulturalaren adierazpen nabarmenetakoak dira, eta errespetu, elkarbizitza eta ulertzearen balio soziala ere bai.
2. Aragoiko Gorteen lege batek ezarriko du zein zonatan erabiltzen diren nagusiki Aragoiko berezko hizkuntzak eta modalitateak; araubide juridikoa eta lurralde horietako hiztunek erabiltzeko dituzten eskubideak arautuko ditu; Aragoiko hizkuntza-ondarearen babesa, berreskuratzea, irakaskuntza, sustapena eta zabalkundea sustatuko ditu, eta erraztasunak emango ditu berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak nagusiki erabiltzen diren zonetan herritarrek Aragoiko administrazio publikoekin dituzten harremanetan berezko hizkuntzak erabiltzeko.
3. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.
25. artikulua.— Autonomia pertsonalaren sustapena
2. Aragoiko botere publikoek espainiar zeinu-hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera sustatuko dituzte, gorrek eskubide eta eginbeharren berdintasun osoa lortu ahal izan dezaten.
71. artikulua.— Eskumen esklusiboak
Eskumen esklusiboen eremuan, Aragoiko Autonomia Erkidegoak egikarituko ditu legegintza-ahala, erregelamenduak egiteko ahala, betearazkizuna eta berezko politiken ezarpena, betiere Konstituzioaren 140. eta 149.1 artikuluetan xedatutakoa errespetatuz. Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du ondoko gai hauetan:
4) Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak.