[…]
Azkenik, lege hau hiru xedapen gehigarrirekin osatu da. Haietako lehenengoak genero-hizkuntzaren erabilera egokia aipatzen du. […]
[…]
30. artikulua.— Eginbeharrak
Udaltzaingoko funtzionarioek Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan oro har ezarritako eginbeharrak dituzte, bai eta beren eginkizunak egikaritzean jarduteko oinarrizko printzipioetatik eratorritakoak ere, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko Lege Organikoaren 5. artikuluan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:
g) Herritarrak ahalik eta zuzentasun handienaz tratatzea, betiere hizkera- eta jokabide-indarkeria oro saihestuz, eta beharrezko gogoeta, arreta eta zuhurtziaz jokatuz.